Gizarte Arloa

Enpresaren Erantzukizuna

Serkomen, ondo dakigu erantzukizunez eta iraunkortasunez egin behar ditugula gure jarduerak, eta gizartearen beharrak eta kezkak errespetatu behar ditugula. Gure lanak eragin zuzena du gizarte-garapenean eta ingurunean. Hori dela eta, gure etorkizuneko bezeroen, gizarte-eragileen eta, oro har, gizartearen benetako beharrak identifikatzeko bokazio nabarmena dugu.

Área Social

Bai, euskarari

Serkomen, jakinaren gainean gaude Kalitatea, Ingurugiroa eta Laneko Arriskuen Prebentzioa oso garrantzitsuak direla, bezeroen eta beste alderdien beharrei erantzutean. Hori dela eta, kudeaketa-sistema integratu bat ezarri dugu, Kalitatea Kudeatzeko Sistemari buruzko ISO 9001:2008 eta Ingurumena Kudeatzeko Sistemari buruzko ISO 14001:2004 nazioarteko arauetan eta Laneko Segurtasuna eta Osasuna Kudeatzeko Sistemari buruzko OHSAS 18001:2007 estandarrean oinarrituta. Horri esker, alderdi interesdun guztien onura lortu dugu. Horrenbestez, gure egungo bezeroen gogobetetzea lortzeaz gain, bezero potentzialei erakutsi diegu espezifikazioekin bat datozen eta ingurugiroa errespetatzen duten produktuak eta zerbitzuak eman ditzakegula, gure bezeroen osasuna arriskuan jarri gabe. Sistema hori AENOR erakunde akreditatuak ziurtatu du.

Serkomek Arriskuak Prebenitzeko Sistema propioa du. Sistema horrek erantzukizunak, jarduera-protokoloak, baliabide materialak eta giza baliabideak ezartzen ditu, gure jarduera guztietan segurtasuna bermatzeko. AENOR erakunde akreditatuak gure enpresaren Laneko Arriskuak Prebenitzeko Sistemak ziurtatu ditu, Laneko Segurtasuna eta Osasuna Kudeatzeko Sistemari buruzko OHSAS 18001:2007 estandarraren bidez. Estandar hori borondatezkoa da, eta legeak Laneko Arriskuen Prebentzioaren arloan eskatzen dituen ziurtagiriak osatzen ditu.
Serkomek ondo kudeatzen ditu bere langileen gaitasunak eta lanbide-karrera; izan ere, hori da erronkarik handienetako bat, enpresaren lehiakortasuna bermatzeko. Moyua Taldearen dinamikari jarraituz, Serkomek prestakuntzari ematen dio lehentasuna, erabakigarria baita enpresaren garapenerako. Hori dela eta, Pertsonal Sailak harreman estua du Sail Teknikoekin, Prebentzio Sailarekin, Kalitate Sailarekin eta Ingurugiro Sailarekin, prestakuntza-beharrak zein diren jakiteko eta prestakuntza-ekintzak eta ikastaro estandarrak edo neurrirako ikastaroak proposatzeko, enpresaren jardueran sor daitezkeen egoera guztiei aurrea hartzeko. Kudeaketa horren guztiaren ondorioz, prestakuntzari eta trebakuntzari buruzko urteko planak egiten ditugu. Plan horiek kontrolatu eta atzera elikatzen dira, adierazleen bidez eta prestakuntza eta langileek lortutako gaitasunak ebaluatuz.